Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Erretiroengatiko plaza berriek hizkuntz eskakizunik ez?

2018-04-09

Momentu honetan, praktikan Osakidetza ez da hizkuntz eskakizunik ezartzen ari erretiroengatik sortzen ari diren lanpostu berrietan Lehen mailako Arretan eta Arreta Espezializatuan, hau da, normalizazio-prozesuko lehen eta bigarren lehentasunezko mailetan. Horrela, EAEko osasun zerbitzuaren euskalduntzea moteltzen eta luzatzen ari da.

2016ko irailean EAEko Auzitegi Nagusiaren 389/2016 epaia agertu zen; horren arabera balio gabe geratzen zen Osakidetzako 2013-2019 Euskara Planaren zati bat, hain zuzen epaiak zioen lanpostu bat erretiroagatik hutsik geratzea ez dela baldintza nahikoa langile berriari eskatzeko jada iraungita dagoen hizkuntz eskakizunaren derrigortasun-data. Hori sindikatuekin negoziatu behar zela zioten.

Erreakzio hori aurreikusita, Osakidetzak hilabete batzuk lehenago ezarria zuen derrigortasun-data modu progresiboan aplikatuko zela, hau da, langileek epe bat izango zutela hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko, normalizazio-prozesuaren lehentasunaren arabera. Lehentasun handienekoek 2016tik hasita, gainontzekoek orain, 2018an. Baina, hala ere, ez zuen Auzitegi Gorenaren epaia errekurritu.

Ondorioz, orain --zehazki, 2018ko lehen bi hilabeteetan-- erretiroengatik agertzen ari diren lanpostuetan (bakante begetatiboetan), langileek hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko duten epea edo iraungita dago, edo "aztertzen" ari dira.

Legebiltzarrean EH Bildu taldeak egin zion eskaera Eusko Jaurlaritzari otsailean, eta oraintsu jaso dute erantzuna. Egoeraren azalpen xehea Kontseiluak egindako ebaluazioan aurkitu daiteke (14.or.). Albistea, Osasungintza Euskarazen txioan.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan