Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Badator bertso-saio klinikoa

2018-04-17

Aurten ere, bertso-saio klinikoa egingo da Itxas-Buru sagardotegian (Hernanin) maiatzaren 11n, 18:30ean. Osasun arloko edonork har dezake parte interesa izanez gero, beraz, animatu! EHUko ikasleek, gainera, kreditu bat lor dezakete. Parte-hartzeko oinarriak, beheko pdfan.

Funtsean, norberak izena eman behar du eta, ondoren, taldeak osatuko dira zozketaz. Ikusle gisa ere bertaratzeko aukera dago, izena ematean jakinaraziz gero. Bertsotan ibiltzeaz gain, bapo afaltzeko plana dago, eta finalera iristen diren bi taldeek saria jasoko dute.

Izena emateko, bidali e-posta helbide honetara apirilaren 30a baino lehen: OSID.ZBGIZABALIABIDEAK.EUSKARA@OSAKIDETZA.EUS

Non: Itxas-Buru Sagardotegia; Osinaga Auzoa 54, Hernani
Noiz: Maiatzaren 11n, ostirala, 18:30ean
Norentzat: Osasun arloarekin erlazioa duen edonorentzat

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan