Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Begirada bat haurren osasunari eta Lehen Mailako arretari

2018-04-24

Naizen agerturiko albistean, Txabi Txakartegik, ibilbide luzeko pediatrak eta OEEko kideak, haurren osasunari buruz ikusi eta aztertu izan duena partekatu du, bestelako jakinduriarekin batera. Bere esanetan, gurasoengandik ikasten dituzte umeek elikadura-ohiturak.

Txabi Txakartegi Gernika-Lumoko osasun-zentroan ibili da 33 urtez, erretiroa hartu zuen arte. Bereziki kezkatuta daukate gaztetxoen intoxikazio etilikoek --gero eta gehiago dira-- eta teknologia berriek --umeek gero eta denbora luzeagoa ematen dute horiekin--. Gainera, haurrei autonomia ematearen garrantzia azpimarratu du. Antibiotikoen erabileraren bilakaera, eguneko kontsulta kopurua, umeen obesitatea eta “gutxiegi jatea”, titia ematea, eta abar izan ditu hizpide.

Besteak beste hauxe komentatu du:

Antropometria ere egiten dugu; gorputzaren neurketak, txertoak, elikaduraren jarraipena... Gehiegizko pisua baino, gorputz masa indizearen batezbestekoa urterik urte handitzen ari zela ikusi genuen. 1995. urtean Osasuna Euskalduntzeko Erakundeak urtero egiten dituen jardunaldien barruan lan bat egin genuen eta antropometriaren ikuspuntutik gure populazioak zuen bilakaera aztertu genuen. Ondorioa garbia izan zen: Gernika-Lumoko umeen indizea gorantza zihoan. Orduan, plan bat egin eta aholku batzuk zabaldu genituen gizartean, eskoletan eta kontsultan bertan. Plan bat egin genuen elikadura eta kirola ardatz hartuta. Emaitzak positiboak izan dira: ia leku gehienetan ez bezala, hemen indizeak ez du gora egin.

[...jarraitzen du]

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan