Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Erretiroengatiko plazak betetzeko plana

2018-05-04

Lehenago aurreratu ziguten bezala, EHU eta Eusko Jaurlaritza medikuntza-ikasketetako plaza gehiago eskaintzea aztertzen ibili dira. Bada, azkenean 325 plaza eskainiko dira 2018/19 ikasturtean (15 pertsona gehiago sartu ahalko dira graduan, beraz).

Erretiroen igoera aurreikusita, osasun-profesionalen eskaeretako bat zen graduan plaza gehiago eskaintzea. Horrekin batera, baliabide gehiago ere eskatzen dute, irakasle gehiago fakultate nahiz ospitaleetan, eta Galdakaoko Ospitalea ikasketarako zentroa ere izatea. Tamalez, badirudi ikasle euskaldunek lehentasuna lortzearena ez dela aurrera eraman.

Bestalde, Osakidetza datozen urteotan erretiratuko diren 750 medikuei erreleboa emateko plana diseinatzen dabil. Familia medikuen %60k 50 urtetik gora du, horrek esan nahi du 2033rako erretiroa hartuta egongo direla. Osakidetzaren helburua da espezialitate horri balioa ematea berriro, medikuntza ikasleek aukera dezaten, eta hemen lan egitea erabaki dezatela, osasun-zentroetan. Izan ere, familia-mediku espezialitateak irteera gehiago ere baditu: larrialdietan, emergentzietan, etxeko ospitalizazioan, kudeaketa zerbitzuetan, hezkuntzan... jardun dezakete, edo atzerrira joatea erabaki. Hainbeste aukera edukita, BAME asko ez dago Lehen Mailako arretan geratzeko prest egunetako kontratuekin edo etengabe zentro batetik bestera ibili beharrean. Horregatik, Osasun Saila kontratuen iraupena luzatzen ari da, eta BAME plaza gehiago eskaintzen.

Albisteak hemen eta hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan