Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bizi-testamentuak osasun-zentroetan egin ahalko dira

2018-05-08

Berriako albiste batean irakurri ahal izan dugun bezala, EAEn bizi-testamentua osasun-zentroetan egin ahal izango da hemendik aurrera. Nahikoa izango da hiru lekuko biltzea sinatzeko momentuan, eta lekukook osasun-langileak berak ere izan daitezke. Prozesua arintzeko helburuarekin hartutako erabakia izan da, baita zerbitzua herritarrei hurreratzeko ere. Izan ere, familia-medikua hurbileko figura izaten da, konfiantzazkoa.

Orain arte Araban soilik egin zitekeen horrelakorik, proiektu pilotu baten baitan, baina, orain, zabaltzea erabaki da.

Bizi-testamentuari esker, herritarrak idatzita utz dezake bere borondatea zein den erabaki medikoei dagokienez: legezko ordezkaria izendatzeko aukera, organo-emaile izatea, etab.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...
LOAREN ASALDURAK: EZAUGARRI KLINIKO BEREIZGARRIAK ETA OINARRIZKO MANEIUA
COMGI fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak hurrengo saioa antolatu dute: Loaren asaldurak: ezaugarri kliniko bereizgarriak eta oinarrizko maneiua. Honen helburua loaren asaldura nagusiak azaltzea da eta haien identifikaziorako zein maneiur...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan