Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Beharrezkoa al da genero ikuspegia medikuntzan?

2018-05-14

Berrian, Marga Saenz Herrero psikiatra elkarrizketatu dute medikuntzan genero-ikuspegiak duen garrantziaz. Bere ustez, oinarrietatik hasita birplanteatu behar da medikuntza. Oro har, Saenzek salatu du emakumeak gizonen anatomia kontuan hartuta artatzen direla.

Datu batzuk:

-- Entsegu klinikoetan orain dela 30 urte baino gutxiago hasi ziren emakumeak ere parte hartzen, 1990eko hamarkadan.
-- Emakumezko fibromalgia gaixo asko Osasun Mentaleko sailera bideratzen dira, sarritan aurre-iritziengatik kexati izatea leporatzen dietelako.
-- Gaixotasun batzuk desberdin agertzen dira emakumezko eta gizonezkoengan, bihotzekoa, adibidez.
-- Medikamentu batzuk dosi ezberdinetan hartu behar dituzte emakumezko eta gizonezkoek.

"Andreei sendagai gehiegi ematen zaie?

Gizonei baino askoz ere gehiago ematen dizkigute; psikiatra baten diagnostikorik izan gabe, gainera. Andreek mina gorputzean dutela esaten diete, eta haiek buruko gaixotasun bat dutela erabakitzen dute.

[...] Ugaltzeko adinean dauden emakumeen %80k anemia ferropenikoa daukate, baina hori askotan ez da tratatzen. Andre bat medikuarenera joaten denean eta esaten duenean nekatuta dagoela, askotan anemia izaten du, eta burdina da eman behar zaiona, ez antsiolitikoak. Emakumeei gehien ematen zaien medikamentua psikofarmakoak dira."

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan