Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskaraldia: zu zer izango zara, ahobizi ala belarriprest?

2018-05-31

Dakigunez, euskararen ezagutza izugarri igo da azken hamarkadetan, jende askoren ahaleginari eta elkarlanari esker; orain, ordea, urrats bat haratago emateko momentua heldu da. Hala, aurtengo abenduaren 3ko Euskararen Eguna berezia izango da: egun bakar batean euskara erabiltzera animatu beharrean, proposamena 11 egunetara zabalduko da, hamaika hitzak askotxo ere esan nahi duela aprobetxatuta. Horrela, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz ulertzen eta egiten dugun guztiok aukera izango dugu egunerokoan gehiago erabiltzeko, naturaltasun osoz!

Bai, hala da, Euskal Herriko 300 udalerritan hasiak dira antolaketan. Euskaraldia bi herritar motari dago zuzenduta. Batetik, ahobiziak, 11 egunez lehen hitza euskaraz egingo dutenak, eta ulertzen dutenekin mantendu ere bai. Bestetik, belarriprestak, euskararekiko jarrera positiboa izango dutenak: ulertzen dutela jakinaraziko diote solaskideari, eta euskaraz aritzeko gonbita egingo. Aukeratu zure rola eta animatu proiektu kolektibo honetan parte hartzera!

Eta, zeure herrian bertan antolaketetan lagundu nahi baduzu, aukera hori ere badago. Hainbat batzar ari dira egiten aurtengo Euskaraldia prestatzeko. Sartu webgunean, enteratu eta animatu!

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan