Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Iruzur zantzuak: lau espezialitatetako lan-eskaintzak geldituta

2018-06-07

Herenegun esan genuenez, iruzur-zantzuak topatu ziren Osakidetzako hainbat EPEtan. Osakidetzak zioen ez zegoela kexa formalik jarrita, eta, beraz, ez zegoela lan-eskaintzak gelditzeko arrazoirik. Bada, atzo Berriak jakinarazi bezala, SME Euskadiko Sendagileen Sindikatuak  12 arlotan ikerketa sakonagoa egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, baita neurriak hartzeko ere. Hainbat sindikatuk, era berean, salaketa jarri dute eta EAEko Fiskaltzari ikerketa bat abiarazteko eskatu diote.

Hala, Osakidetzak lau espezialitatetako lan-eskaintzak gelditzea erabaki du: anestesiakoak, kardiologiakoak, angiologia eta kirurgia baskularrekoak eta kirurgia plastikokoak. Gainerakoak ez, momentuz. Datozen asteburuetako probak aurreikusi bezala egingo dira.

"Erantzun irmoa

ELA, LAB eta ESK sindikatuak ez daude pozik Osakidetzak hartutako erabakiarekin. Adierazi dutenez, motz geratu dira, eta susmopean dauden beste zortzi arloetako probak ere etetea galdegin dute. Horrez gain, auzia fiskaltzaren aurrean salatu dute.

LABek jakinarazi du gaur bertan elkartuko direla fiskaltzarekin, eta "antzemandako irregulartasun oro" helaraziko diotela. Sindikatuak ohar baten bidez adierazi du erabaki hori hartzeko arrazoia: "Hauek ez dira une jakin bateko irregulartasunak, mediku espezialisten artean guztiz normalizatuta zeuden jokamoldeak baizik".

LAB ez da justiziarengana jo duen sindikatu bakarra; gauza bera zuen ELAk asteartean. ESK sindikatuak, berriz, begi onez ikusi du Osakidetzak hartutako erabakia. Hori bai, Maria Jesus Mujikari eta Jon Darpon osasun sailburuari dimisioa aurkezteko eskatu die.

Alderdi politikoek ere adierazi dituzte oposizioen auziari buruz dituzten iritziak. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, sindikatuek bezala, susmopean dauden espezialitate guztietako enplegu publikoko eskaintzak geldiaraztea galdegin dute".

 

[Jarraitzen du]

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan