Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasungarri eta errentagarri

2018-06-19

BC3 Klima Aldaketarako Euskal Zentroaren ikerketa baten arabera, klima aldaketaren aurkako neurriekin dirua aurreztuko litzateke osasun-gastuetan: inbertitutako euro bakoitzeko, 1,4 eta 2,4 euro arteko irabazia legoke, Berriako artikulu honen arabera. Klima aldaketari aurre egiteko, berotegi-gasen isurketa murriztu behar dute estatuek. Ikertzaileok berau lortzeko neurriek osasun-arloan zenbat diru aurreztea eragingo luketen kalkulatu dute, estatuok neurriak hartzera bultzatzeko. Guri dagokigunez, horrelako ikerketek prebentzioaren garrantzia kontuan hartzen dutela ikus dezakegu, eta neurri zehatzek osasun-alorrean daukaten eragina kuantifikatzen dutela.

Artikuluan diotenez, emaitzak The Lancet Planetary Health aldizkarian argitaratu dira. Jon Sampedro ekonomista gasteiztarrak, ikerlanaren kideetako batek, aitortu du harrituta geratu zirela, ez baitzuten espero mundu mailako kalkuluek  batez beste ere errentagarritasuna frogatzea. Sampedro eta BC3ko gainerakoak elkarlanean aritu dira AEBetako eta Italiako profesional banarekin.

"Ikertzaileek erreferentzia kasu bat aukeratu dute: klima aldaketaren aurkako politikarik gabeko egoera. Sampedroren arabera, orain arte adina gas isurtzen jarraituz gero, atmosferan sortuko litzatekeen poluzioak 128 milioi heriotza eragingo lituzke mundu osoan 2020tik 2050era. «Tenperatura igoera bi gradura mugatzeko hartu behar diren neurriak indarrean jarrita, heriotza horiek %20 eta %25 artean gutxituko lirateke. Eta, esfortzu handiagoa egin eta muga gradu eta erdian jartzea erabakiko balitz, %30 eta %35 artean jaitsiko litzateke hildakoen kopurua»."

[Jarraitzen du...]
 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan