Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

UEU-EHU-Osakidetza jardunaldiak: posterrak bidaltzeko epea zabalik

2018-06-21

Aipatu genizuenez, EHUk eta Osakidetzak jardunaldi bat antolatu dute osasuna eta hizkuntzari buruz irailaren 13 eta 14rako, Udako Ikastaroen programazioaren barruan, Bilbon. Jardunaldi profesional horien bigarren edizioa izango da.

OEEtik jardunaldietan parte hartzera animatzen zaituztegu. Hemen kontsulta dezakezue egitaraua. Aurten, gainera, posterrak aurkezteko aukera egongo da, eta orain dago zabalik epea. Biltzarrean ikasi / irakatsitakoak partekatzeko lekua izan daiteke, ezta? Hona hemen helarazi diguten informazioa:

"Posterretan, Osasungintzan euskara lan-hizkuntza izateko helburua lortzen lagunduko duten proiektu egingarriak, proiektu esperimentalak, praktika onak, … aurkeztu ahalko dira. Bi jardunaldietan egongo da tarte bat posterrak ikusi eta egileekin solasaldia izateko".

 

Bukaeran atxikita topatuko dituzue posterrak aurkezteko jarraibideok zein posterraren laburpena egitekoak. Animatu,polita izan daiteke-eta!!!

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan