Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Umetoki lepoko minbizia atzemateko baheketak ezarriko ditu Osakidetzak

2018-06-21

Berrian irakurri dugunez, Osakidetzak programa pilotu berria abiaraziko du datorren astetik aurrera, umetoki lepoko minbizia detektatzeko. Era gradualean zabaldu nahi da, Debabarrenetik hasita ekainaren 28an, urte amaierarako Arabara iritsita, eta EAEko osasun-sistema osora orokortuta datorren urterako. 2023rako, berriz, baheketa-prozedura sistematizatu eta erabat txertatua egotea espero da, 25-65 urte arteko emakume guztientzat eskuragarri. Helburua, beraz, minbizi mota hori atzemateko baheketa-sistema bat garatzea da. Urkullu eta Darponen arabera, ez dago horrelako programa bat eskaintzen duen beste autonomia erkidegorik.

Hala, egun martxan dauden beste bi prebentzio-programak osatu nahi dira (kolon eta bularrekoa). Horrelako programak abiarazi dituzten herrialdeetan kasuak murriztu egin dira, baina umetoki lepoko minbizia, oraindik ere, andre gazteengan prebalentzia handiena duen bigarrena da.

Informazio gehiago, hemen [gaztelaniaz].

Baheketa sistemaren aurkezpena, astelehenean (Berriako argazkia).

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan