Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Atxikimendu-kanpaina: Bizitza bukaera duina eskubidea da

2018-06-28

Duela gutxi jakin izan dugu gaixo dauden presoak eta 70 urtetik gorakoak hurbilduko dituela Espainiako Gobernuak, legeari jarraikiz.

Lehen urrats txalogarri horrez gain, beste asko behar dira oraindik aspalditik. Testuinguru honetan kokatzen da Osabideak abian duen atxikimendu-kanpaina. Osabidea da askatasuna ukatuta duten pertsonen osasun eskubideen aldeko sendagileen eta legelarien Euskal Herriko elkartea. Kanpaina horretan 3/2017 espetxe instrukzioa indargabetzeko eskatzen zaie Espetxe Erakundeei, izan ere, horren arabera gaixo larriak soilik kaleratuko dira bizitza arriskuan dutenean eta agerikoa nahiz erabat ziurra baldin bada hil egingo direla.

Osabidearen arabera, instrukzio hori hainbat legediren kontrakoa da:

- Ez ditu NBEk edo Mundu Osasun Erakundeak ezarritako irizpideak errespetatzen.
- Mediku deontologiarekiko zein ebidentzia zientifikoarekiko kontrajarria da.
- Espetxe Legedi Orokorraren gizatasun printzipioa baztertzen du.
- Askatasuna legeak ezartzen ez dituen betekizunen menpe jartzen du.
- Ez ditu errespetatzen Europako espetxe araudiak eta oinarrizko eskubideen Europako Hitzarmenak.
- Ez du Espainiako Konstituzioaren legezkotasun printzipioa errespetatzen

Azken batean, tratu giza gabeen eta umiliagarrien debekuari muzin egiten die.

Beraz, mediku edo legelaria bazara eta lagundu egin nahi baduzu preso gaixo terminalek aske bizitzeko duten aldia denbora irizpide zorrotzez murrizten duen 3/2017 Espetxe araubidearen baliogabetze kanpainan, sinatu hemen eta zabaldu. Bizi bukaera duin baten alde.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan