Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ortutik ahora: elikaduraren garrantzia osasunean

2018-07-02

Aspalditik dakigu elikadurak zeresan handia duela gure osasunean, izan ere, frogatuta dago kalitatezko produktuak kontsumitzeak gaixotasunak prebenitu ditzakeela eta bizi-kalitate hobea eskaini dezakeela. Horregatik, oso garrantzitsua da jaten dugunarekiko arduratsu jokatzea. Horixe aldarrikatzen dute, adibidez, Ortutik Ahorako nekazariek:

"Ortutik Ahorako kideak nekazariak gara, Busturialdean (Bizkaian) kokatutako ekoizle txikiak. Gure ortu ekologikoak 0,6 hektarea ditu; futbol zelai baten tamaina, gutxi gorabehera. Ortutik Ahoran elikadurarekin zerikusia duten alor denak lantzen ditugu, ekoizpenetik hasita, elikagaien transformazioarekin segitu, eta, gure catering zerbitzuaren bitartez, transformazio sozialera ailegatuta, formakuntza eta sentsibilizazio lanean. Horrek sektorearen eta egoeraren ikuspegi global bat izateko aukera ematen digu eta argi daukagu zeintzuk izan behar diren premisak: elikadura arduratsua, kontzientea, osasuntsua, iraunkorra, bidezkoa eta sortzailea. Horrela, ikusmolde zabal horrek eskaintzen digun posizio pribilegiatuaz baliatu nahi dugu gure perspektiba partekatzeko".

Aprobetxa ditzagun inguruan dauzkagun baserritar zein ekoizle txikien produktuak gure osasuna zaintzeaz gain, ingurumenari mesede egiteko eta tokian tokiko ekonomia bidezkoagoa bultzatzeko. Izan ere, produktu bakoitzaren atzean historia oso bat dago!

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan