Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Heldu da EPEetako salaketen erantzuna Osakidetzatik

2018-07-12

Salatutako 12en artean 3 espezialitate errepikatzea erabaki dute. Aditu independente batek egindako azterketaren emaitzak datorren astean aurkeztuko dituzte, hilaren 19an, Osakidetzak, Osasun Sailak eta IVAPek.

Hasierakoez gain, ESK sindikatuak beste hautagai batzuen salaketak jaso eta publiko egin ditu, asko anonimoak badira ere. Berriaren arabera, hainbaten artean beldurra da nagusi. Auzia salatu duen medikuak — Manoel Martinezek— artikulu horretan adierazi du giroa gaiztotu egin dela, eta konpromiso etikoak gidatuta hartu zuela salatzeko erabakia. Orain, guztira, 19 espezialitate dago susmopean, eta badirudi areagotu egingo dela kopurua, ESK-k eta LABek jasotako lekukotza berrien eskaerei bide emango dietelako.

ESK-k dio Osakidetzak aterako duen txostenak ez duela balioko oposizio sistema osoa aldatzeko eta lan-kontratazio eredu berria aldarrikatu dute.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan