Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Eduki kulturalak topatzeko bilatzaile berria: Liburubila

2018-07-16

Eusko Jaurlaritzak Interneten eduki kulturalak aurkitzeko bilatzailea abiarazi du: Liburubila (www.liburubila.euskadi.eus). Bertan, interesatzen zaigun liburua EAEko zein liburutegitan dagoen kontsulta dezakegu (guztira 845.000 liburu dago erregistratuta), eta 16.250 liburu digitaletan (e-book) sar gaitezke musu-truk. Horrez gain, 70.000 audiorako sarbidea ere badago, gehienak diskoenak, baita 1.600 filmerako ere. Irudiak, digitalizatutako dokumentuak, egunkariak, aldizkariak eta liburutegi zein mediateketako hainbat fitxategi ere bertan dago eskuragarri.

Gainera, EAEko Liburutegi Sarearekin koordinatuta dagoenez, mailegua bertatik egin dezakegu, liburutegira aurrez aurre joan behar gabe.

Edozein eduki bilatutakoan, zein hizkuntzatan dagoen adieraziko digu, beraz, erraza da euskarazkoak topatzea.

Udan irakurtzeko edo film bat ikusteko aukera ona, ezta?

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan