Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ezagutzen duzu Osatuberri Osakidetzako aldizkaria?

2018-07-19

Aspaldi, Osakidetzak Osatuberri ekimena jarri zuen abian. Hasieran, paperezko argitalpena baino ez zenari geroago buletin digitala ere batu zitzaion. Funtsean, osasunari buruzko albisteak dira, euskaraz. Oso eduki interesgarriak jorratu ohi dituzte: elkarrizketak, eguneroko gaiak, ikastaroei buruzko informazioa, denbora-pasak, komiki umoretsuak... Animatu eta bota begiradatxo bat! Biak ala biak kontsultatu eta deskargatu daitezke geure webgunean, albisteak > osatuberri atalean.

"OSATUberri aldizkaria / buletin digitala

OSATUberri euskararen erabileraren normalizazioan laguntzen duen argitalpen bat da. Osakidetzak editatzen du eta bi helburu nagusi ditu: administrazio sanitarioko gaiak euskaraz zabaltzea eta erakundeko enplegatuen hizkuntza-gaitasuna hobetzea.

Aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, harpidetza egiteko formularioa bete eta bidali."

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan