Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Diziplina Anitzeko Arreta Unitate berria Nafarroako Ospitale Gunean

2018-07-30

Diario de Navarrak jakinarazi duenez [gaztelaniaz], Nafarroako Ospitale Gunean Diziplina Anitzeko Arreta Unitate berria abiarazi dute minbizi ginekologikoa duten emakumeentzat. Urtean 175 minbizi kasu artatzea dago aurreikusita, eta 5 zerbitzu-guneren lana koordinatuko du. Antolaketa eredu berri hau beste patologia zerbitzu batzuetara ere zabalduko da udazkenean zehar, guztiak akutuak eta konplexuak, besteak beste, kolon eta ondesteko, biriketako edota bularreko minbizi zerbitzura; AEAra (alboko esklerosi amiotrofikora) edota ortogeriatriara.

Helburua prozesuaren urrats guztietako arreta hobetzea da, tumorea egon daitekeela susmatzen den unetik, tratamendu eta osatze prozesu osoan zehar, eta gutxienez 5 urteko jarraipena egin arte. Talde honek prebentzioan jardutea zein arrisku egoeran dauden senideei jarraipena egitea ere aztertzen ari da.

Azken finean, Diziplina Anitzeko Unitateek abantaila ugari dute: profesionalak ez daude inplikatuta soilik erabaki terapeutikoak hartzeko momentuan, baizik eta prozesu osoan zehar; kasu guztiak protokolo eta adostasunaren bitartez eztabaidatzea; emaitzak ebaluatzeko adierazleak izatea; Erizaintzaren parte hartze aktiboa, eta trebakuntza zein ikerketa sustatzea.

[Jarraitzen du…]

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan