Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Iruñean ikastaroa: Gaixotasun aurreratu eta terminalean zainketa eta laguntzea

2018-08-31

Irailaren 12 eta 13an, lehenengo aldiz, Nafarroako udako ikastoretan euskarazko ikastaro hau izango dugu.

Aurkezpena

Zainketa Aringarrietan espezializatuak diren profesionalek eskeiniko duten ikastaro honetan, gaixotasun aurreratu edota terminala duen pertsona baten zaintza eta laguntzeari buruz jardungo dugu. Osasun profesionalen azalpenetatik abiatuta, elkarrizketa eta erreflexiorako gunea sortzea da helburu, partaidek beraien iritzi eta bizipenak kontatzeko espazioa eraikiz. Kurtsoa gaixotasun aurreratuan interesatua dagoen edonori zuzenduta dago, ez da formaziorik behar.

Gure inguruan gaixotasun aurreratua duten pertsonak zaintzen dituzten etxeko, lagun edota bizilagun asko dago. Zainketa hauetan zehar sortu litezkeen bizipen eta sentimentuak ugari izanik, hauetan murgiltzen saiatuko gara.

Kurtso honen helburuak hauek dira:

a)Gaixotasunen bat duen pertsonaren zainketak gaixoan baita zaintzailean dakartzan alde positiboen eta onuren inguruan hitzegitea.

b)Bizitzaren prozesuaren amaierari buruzko elkarrizketa eta erreflexiorako guneak sortzea. c)Gaixotasun terminalari, bizitzaren bukaerari eta doluari buruz hitzegiteko gune ireki eta aurreiritzi gabea sortzea.

Helburu hauek lortzeko zainketan aritzen diren profesionalen testigantzak izango ditugu baita zainketa hauek hobetzeko asmotan egiten ari garen ikerketak elkarbanatuko ditugu. Honez gain, “Aulki Hutsak” dokumentala ikusiko dugu dokumentalaren zuzendaria den Iñaki Peñaren konpainiarekin eta ondorengo elkarrizketa gune baterako espazioa zabalduz.

Egitaraua

Irailak 12, asteazkena

17:00-17:15 Ongi etorria eta kurtsoari buruzko sarrera. María Arantzamendi. Nafarroako Unibertsitateko ATLANTESko ikertzailea

17:15-18:30 Zer dira Zainketa Aringarriak? Zertan lagundu gaitzakete eta zertan lagundu gaitezke gu?Autoezagutza saioa. Alazne Belar. Nafarroako Unibertsitateko ATLANTESko ikertzailea
Jaione Azparren. Iruñeako San Juan de Dios Ospitaleko psikologoa

18:30-18:45 Atsedenaldia

18:45-20:00 Gizartearengana hurbiltzen: zertan diardugu lanean? María Arantzamendi, Jaione Azparren.

Irailak 13, osteguna
17:00-17:20 Bidaia guztiaren balioa: galeren eskutik doan bide aberasgarria. Jaione Azparren

17:20-18:15  “Aulki hutsak” dokumentalaren sarrera eta proiekzioa Iñaki Peña gidoilari eta zuzendariaren eskutik.
Iñaki Peña. Debagoineko ospitaleko medikua

18:15-18:30 Atsedenaldia

18:30-30:00 Dokumentalari eta gure barruan dabilkigunari buruzko solasaldia. María Arantzamendi, Alazne Belar, Jaione Azparren eta Iñaki Peña

Lekua eta izenematea

Condestable Jauregia

15 euro

izena emateko: www.unav.edu/cursos-de-verano

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan