Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasuna eta Hizkuntza Jardunaldiak: elkarrizketak eskuragarri

2018-09-18

Bilbo Hiria irratiak saio berezia eskaini zien joan den astean EHUn egin ziren Osasuna eta Hizkuntza jardunaldiei. Zuzeneko jarraipen batean, osasun-arloan hizkuntzak sortzen dituen erronkei buruzko jardunaldiotako parte-hartzaileak elkarrizketatu zituen. Euren webgunean dauzkagu eskuragarri bi egunetako elkarrizketak, hemen, lehenengo egunekoak; hemen, berriz, bigarrenekoak.

Gaiak anitzak izan dira. Lehen egunean, euskararen egoera Osakidetzan eta Osasunbidean eta erabilera handitzeko praktika egokiak, pazienteak hautemandako emaitzen neurketak Euskal Herrian, lan munduan euskararen erabileraren aktibazioa eta OSAGAIZ aldizkaria izan ziren hizpide.

Bigarrenean, berriz, arreta-zirkuito elebidunen eragina, osasun mentala eta hizkuntzaren arteko lotura, Nazioarteko elkarlanerako aukera eta estandarrak, Beasainen egindako “Hitz egin” esperientzia, euskarazko irakaskuntzaren bikaintasuna sustatzeko “Aitzinatu” programa eta BAME Barne Mediku Egoiliarrek euskarazko formakuntza jasotzeko ikusten dituzten trabak.

Hizlariek eurek kontatuko dizuete dena Bilbo Hiria irratiko elkarrizketetan!

 

 

@bilbohiria 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan