Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Iktusari buruzko liburua argitaratuta, OEEren Agote Sariaren irabazle izandakoa

2018-09-25

Aurrera goaz osasun arloko euskarazko argitalpengintzan! UEUk, EHUrekin koedizioan, 2014an Agote Sariaren irabazle izan zen lana argitaratu du: "Iktusa. Aro Berri bat". Egileak Maite Martinez Zabaleta eta Amaia Muñoz Lopetegi dira.

Hona webgunean eskuragarri daukagun laburpena:

Iktusa, haren prebalentzia eta ondorioak direla-eta, garrantzi handia duen gaixotasuna da, ez soilik osasungintzan, baita gizartean ere. Orain ez urte asko gaitz trataezina zen arren, aurrerapen izugarriak gertatu dira azken urteotan, iktus iskemikoaren alorrean bereziki. Errebaskularizaziorako tratamenduen agerpenak ezarri zuen lehenaren eta orainaren arteko muga, iktusari aurre egiteko itxaropena piztuz. Tratamendu horiek, ordea, denborak mugatutako erabilgarritasuna dute, ordu gutxikoa. Hori dela-eta, ahalegin itzelak egin dira iktusaren arreta hobetu eta tratamenduen eraginkortasuna eta hedapena ahalik eta handiena izan daitezen. Iktus-kodea eta iktus-unitateen garapena dira adibide adierazgarrienak. Baina horretaz gainera, aurrerapen iraultzaileak ari gara ikusten iktus-prozesuaren alor guztietan: gizartearen kontzientziazioan, prebentzioan, diagnostiko eta tratamendu-teknika hobeen garapenean, zein errehabilitazioaren esparruan. Aspektu horiek guztiak ezagutzera ematera dago bideratuta liburu hau, bi neurologoren ikuspuntutik aztertuta.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan