Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

2019ko Osasun Biltzarra martxan da!!! Komunikazioak bidaltzeko epea zabalik.

2018-09-28

2019ko Osasun Biltzarra antolatzeko egindako bileren fruituak potolotzen doaz pixkanaka. Zehaztu ditugu jadanik hainbat kontu, horien artean, noiz eta non egingo dugun, zein izango den gaia, baita izenburua ere.

Noiz: Martxoaren 22 eta 23an.

Non: Gasteizen.

Izenburua: "Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema."

Gaia(k): osasun-arloko datuen kudeaketak nola lagundu ahal digun, gaindiagnostikoa, erabaki partekatuak hartzea, praktikaren egokitasuna, zero kalteak eta beste hainbat gai landuko dira. Ahozko komunikazioak eta posterrak gai hauei zein bestelako gaiei buruzkoak izan daitezke.

Era berean, zabalik da komunikazioak bidaltzeko epea. Albistearen azpian topatuko duzue jarraibideak deskargatzeko esteka. 2019ko urtarrilaren 1era arte bidali ahalko dituzue.

Adoretu eta bidali zuen testuak!

 

Aurreko biltzarrak nolakoak izan diren ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan