Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasuna euskalduntzeko ardatza pazienteengan jartzea

2018-10-09

Bilboko Osasuna eta Hizkuntza jardunaldiek eman zuten zeresanik. Aurrekoan ekarri genizuen iritzi-artikulua eta gaurkoa horren erakusgai. Aitor Montes kideak Naiz-en dioenez:

"Aurreak erakusten du nola dantzatu atzea. Bilbon osasungintza eta hizkuntza izan ditugu mintzagai, unibertsitatearen eskutik, hizkuntzaren gaiari hizkera berriekin heldu nahian. Bide berriak bilatuz. Aspaldiko lagunak ikusten, adiskidantzak sendotuz. Baina gezurra zahartzen ez den moduan, etsipenaz ikasitakoak ez dira ahazten, eta behin eta berriro entzun dugu gauza bera: zenbat zailtasun, oztopo, traba eta baliabiderik eza osasun arreta euskaraz bermatzeko. Nahi eta ezin."

Bere ustez, osasungintza euskalduntzeko, funtsezkoena abiapuntu egokia hartzea da. Alegia, ardatza medikuaren aldean jarri beharrean, pazientean jartzea, eta osasungintzaren paradigmetan. Kontua ez da mediku ona ala euskalduna. Kontua da pazienteak osasun zerbitzua bere hizkuntzan jasotzeak zerbitzuaren kalitatea bermatzen duela.

[Jarraitzen du...].

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan