Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskaraldia: dagoneko 60.000 lagun!!!

2018-10-25

Aurtengo Euskararen Eguna berezia izango da, proiektu soziala. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz dakigun edota ulertzen dugun guztiok ohitura zaharrak astinduko ditugu, eta euskararen erabilera aktibatuko dugu denon artean!

Atzo jaso genituen lehen datuak: dagoeneko 60.000 lagunek eman dute izena ahobizi edo belarriprest moduan! Datuek tokian tokiko egoera soziolinguistikoa islatzen dute: izen-emateen %45 Gipuzkoan egin da, Bizkaian %31, Nafarroan %12, Araban %9, eta Iparralden %3. Horrez gain, ahobiziak 10etik 8 dira, baina datua espero zuten, belarriprest rola delako azaltzen eta motibatzen zailena. Baina euren rola funtsezkoa da!!! Horregatik, zergatik ez animatu gu geu –edo geure ingurukoak– belarriprest izatera? Izen-emateek zabalik jarraitzen dute euskaraldia.eus atarian.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan