Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Herri euskaldunenetan ere eskubide urraketak

2018-10-26

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko ordezkariek agerraldia egin zuten atzo Donostian, UEMAk bi urtean behin egiten duen behaketaren datuak aurkezteko. Guztira, 616 langiletik 133k (%21,60k) ez du hizkuntza eskakizunik udalerri hauetan, non herritarren %70 baina gehiago euskalduna den. Nafarroaren kasuan, %68raino heldu da kopurua. Horrek esan nahi du jende gehiagok dakiela euskaraz osasun zerbitzuetan orokorrean, baina, oraindik ere, herririk euskaldunenetan bost langiletik batek ez du hizkuntza eskakizunik, eta herri batzuetan egoerak okerrera egin du.

Bestalde, UEMAk Nafarroako egoera azpimarratu du. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak emandako datuen arabera, 144 kexa jaso ziren Nafarroan 2017an zehar. Kexa horietatik 75 (%52,1) osasun arloari dagozkionak dira. Eta, gainera, egoera onena izan daitezkeen lekuetan, elebitasuna erabat kolokan geratzen da oporraldietako ordezkapenen eraginez.

Eskubide urraketa betiko iraunkortu ez dadin, proposamen zehatza egin du UEMAk: “Unibertsitatean eragitea, eta oztopoak baino gehiago, fakultatetik eta osasun erakundeetatik ikasleei baliabideak eskaintzea euskaraz ikasteko eta euskaraz lan egiteko”.

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan