Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Medikua, eta eutanasiaren aldeko aktibista

2018-11-09

Berriaren eskutik jakin dugu Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteak antolatutako jardunaldiak egin zirela joan den ostiralean Bilboko Bidebarrieta liburutegian, Norbere bizitzaren jabe izateko eskubidea izenburupean. Horien harira, Fernando Marin medikua elkarrizketatu zuten, eta hark gaiarekiko bere iritzia eman zuen osasungintzaren ikuspegitik. Zainketa aringarrietan dihardu Marinek Madrilen, eta ezaguna da eutanasia arautzeko eskaerengatik. Madrilen bertan, heriotza duinaren aldeko DMD elkartean dabil. Jardunaldiak aurten zendutako Luis Montes sendagilearen omenez egin zituzten, bera ere eskubideon defentsan aritu izan baitzen.

Medikua, eta eutanasiaren aldeko aktibista ere bai. Zergatik?

Eskubide bat delako; bizitzea ezin da izan obligazio bat. Eta zenbait egoeratan penagarria bihur daiteke bizitza. Hain justu, esperientzia unibertsala da badirela pertsonak une jakin batean nahiago dutenak heriotza aurreratu, dauden bezala bizitzen jarraitu baino. Eta hori arautu egin behar da: eskubide indibidualen konkista bat da hori, arautu behar den eskubide bat.

Zainketa aringarrietako medikua zara zu. Tankera horretako eske asko jasotzen dituzu?

Hogei urte inguru daramatzat jendeari etxean zainketa aringarriak ematen. Kontua da heriotza aurreratzea delitu bat dela egun, eta askotan anbiguotasunean geratzen dela gai hori. Badira pertsonak nahi luketenak; baina baldintza batzuk daude hor, eta fisikoki hiltzen ez bazara ari, ezin da ezer egin. Zainketa aringarriek ez dute heriotza aurreratzen.

[Jarraitzen du...]

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan