Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskaraldia dela eta profesionalek urrats tinkoak

2018-11-29

Euskaraldia aukera paregabea izaten ari da osasun-arloko euskararen normalizazioan ekintzak bideratzeko. Berrian azaldu dute dena. Izan ere, Osakidetzako mediku egoiliar talde bat duela aste batzuk proposaturikoa gauzatzen ari da, euskara Osakidetzaren erdigunean jartzeko helburuaz. Hala, gaixoei eman beharreko txosten klinikoak euskaraz idazten hasi dira, nahiz eta Osakidetzak baldintza zehatz batzuk ezarri dituen: zentro batzuetan baino ezin dute egin, eta larritasun maila txikiko kasuetan soilik. Baina hori ez da okerrena, zeren eta baliabiderik ez baitiete eskaini agiriak euskaratzeko: osasun langileek jardun dute itzultzaile eta kazetari, egitasmoa zabaltzeko ardura ere euren gain hartu behar izan dutelarik.

Hala bermatuko ote du Osakidetzak pazienteek behar duten kalitatezko arreta?

Nolanahi ere, profesional ugarik aurrera egin du, baliabide faltaren aurrean irmotasuna erakutsita. Uztarria atariko artikuluan azaldu dutenez, egoiliar taldeak idatzi bat prestatu du egoeraren berri emateko:

"Osakidetzan lan egiten dugun mediku egoiliar ugarik, euskaraz bizitzeko aukera egikaritzeko bidean, aurrerapauso bat emateko hautua egin dugu.

Orokorrean, Osakidetzak espainol hutsean funtzionatzen du, eta euskara txoko txiki batzuetara mugatua dagoela ikusten dugu bai paziente, bai ikasle eta baita langileok ere. Muga hori, gainera, ahozkotasunera mugatzen da, praktikara eta erregistroetara iristen ez den espazioetara, salbuespenak salbuespen."

[Idatzi osoa, hemen]

Egoiliarrek gonbita egin diete Euskal Herriko osasun-zerbitzuetako langile eta erabiltzaileei, iradokizunak, eskaerak edo kexak bideratzeko Osakidetza zein Osasunbideari, komunikazio kliniko idatzia ere euskaraz egin eta jaso ahal izateko.

Zeuk ere egingo duzu bat egitasmoarekin, ezta? Animatu!

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan