Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskaraldiaren 12. egunean, partekatu zure osasun-zentroko bizipena!

2018-12-04

Euskaraldiarekin batera anbulatorio eta ospitale ezberdinetan egin diren ekimenak zerrendatu nahi ditugu.  Badakigu  urgentziatako zerbitzuetan alta txostenak euskaraz egin direla, baita historia klinikoetako ebolutiboak eta saio klinikoak ere.

Kontatu  zure zentroko  esperientzia, zein arazo izan dituzun eta zein babes. Zer helbururekin? Bada, informazioa partekatzea eta ideien trukaketa egitea. Animatu!

Oso erraza da, bidali e-posta bat gure helbidera oee@oeegunea.eus edo idatzi albiste honetan mezu bat edo gure Twitter kontuan txio bat @osasungoaee.

Hasitako erronkei eustea da gure erronka. Olatu hau hasi baino ez da egin. Zorionak eta aurrera!!!

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan