Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osagaiz zenbaki berria eskuragarri!

2018-12-04

Adi, Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria kalean da: Osasuna eta Hizkuntza: erronkak eta aukerak

Osagaiz.eus webgunean topatuko duzue oso-osorik ikusteko eta azken ikerketen berri izateko. Aurtengo hirugarren ale berezia dugu, OEEren jardunaldikoen eta Osasun-Zientzietako ikertzaileen III.Topaketei zegokionaren ostean.

Oraingoan, EHUko udako ikastaroen baitan egindako topaketetan plazaratutako askotariko gai mamitsu eta interesgarriak bildu ditugu. Jardunaldiok Osakidetzak eta EHUk antolatuak izan ziren, "Osasuna eta hizkuntza: erronkak eta aukerak" izenburupean, hementxe eman genizuen horien berri. Alea zabaltzen duen hitzaurrearen hasierarekin uzten zaituztegu...

"Osasungintzak bere berezitasun eta konplexutasunak dauzka, eta pazientean oinarritutako osasun arreta normalizatua lortzeko, ezinbestekoak dira osasungintzaren esparru osoan lanean diharduten eragileen elkarlana eta sinergiak. Era berean, elkarlana proiektu eta ekintza zehatzetan gauzatu behar da. [...]. Eta horiek guztiak, eta aipatu gabe utzitako beste hainbat, garatu ahal izateko, garrantzi berezia eman behar zaio osasungintzako profesional euskaldunen sare indartsuago bat osatzeko planteatzen diren proposamenei.

2017ko jardunaldietan bezala, parte-hartzaileen kopuru handia izan da aurten ere: guztira 63 matrikulatu. Medikuak, erizainak, informatikariak, filologoak, soziologoak, itzultzaileak, zuzenbideko eta lan harremanen arloko adituak…, hainbat arlotako profesionalak bildu dira bi egunez."

[Jarraitzen du...].

Aurrera goaz osasun-arloko euskarazko argitalpengintzan!!! Zeuk ere ekarpenik egin nahi ezkero, sakatu hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan