Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ez da Eusko Legebiltzarraren ikerketarik egongo LEPetako iruzur-zantzuak argitzeko

2018-12-18

Iruzur-zantzuak salatu zirenetik hona Osakidetzak aurrera eramandakoak nahikoa begitandu zaizkie hainbat legebiltzarkideri, tartean Osakidetzako zuzendari ohi Maria Jesus Mujikak dimititzea. Beraz, azkenean, ez da Osakidetzatik kanpoko ikerketarik abiaraziko EPEetako irregularitateak argitzeko.

Osakidetzako aurtengo Lan Eskaintza Publikoan (LEP) egon diren iruzur-zantzuak ikusita, eta hainbat sindikatuk bideratutako salaketak zirela medio, susmopean jarritako hogei bat espezialitateetatik Osakidetzak zortzi ikertu zituen. Barne-ikerketaren ostean, lautan antzeman zituzten irregulartasunak, eta horietatik hiru errepikatuko dituztela jakinarazi zuten: Anestesia, Kirurgia Baskularra eta Kardiologia espezialitateetakoak. Traumatologiakoa, berriz, eten egin zuten.

ESK sindikatuak, besteak beste, errespetu faltatzat hartu zuen espezialitateok errepikatzeko erabakia.

Era berean, Osakidetzak hainbat proposamen egin zuen prozedura hobetzeko:

Gorabeherak zirela medio, fiskaltzak prozedura sei hilabete gehiagoz luzatzea erabaki zuen, eta onartu egin zioten, beraz, orain uztailera arte izango dute eremu judizialean.

Info +, hemen, hemen eta hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan