Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Kontsulta-gelan gertutasuna, konfiantza giroa, lasaitasuna

2018-12-21

Iruñatik datorikigu albistea, Berriaren eskutik. OEEko kidea den Irune Tubia medikuak eta Aitziber Eugi Erizaintza ikasleak premiazkotzat jo dute osasun arloko langileek euskara erabiltzeko ohitura hartzea, paziente euskaldunen artean gertutasuna sortzeko funtsezkoa baita, eta, beraz, kalitatezko arreta emateko. Hala baieztatzen du 9 urtez Nafarroako hainbat osasun-zentrotan lan egindako Tubiak.

Esate baterako, adineko jende askok senideren batek lagunduta joan behar izaten dute medikuarenera, ez baitute uste gazteleraz euren gaitza ondo azaltzeko gai izango direnik, eta horrek ezinegona sortzen du eurengan.

Eugiren kasuan, ez du halako errealitaterik ezagutu, baina euskara automatismoz alboratzen dena konturatua dago, eta euskaraz lan egitea edo osasun-zerbitzua jasotzea eskubidea dela dio. Nafarroan Erizaintza euskaraz ikastea ezinezkoa dela ere salatu du, gabezia handia delakoan.

Gertutasuna, konfiantza giroa, lasaitasuna. Horiek bermatzea zaila izaten da medikuaren kontsulta gelan. Gaixo askok ezinegonez heltzen diote egoera horri, eta haurrak badira, ezinegona urduritasun bihurtzen da, edo, are, beldur. Egoera horietan, hizkuntzaren hautua erabakigarria izan ohi da: pazienteen eta osasun langileen arteko zubia izan daiteke, ala prozesua amildegi bihur dezakeen arrakala.

[Jarraitzen du...]

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan