Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osagaiz ale berria kalean da

2019-01-07

Abendu bukaeran argitaratu genuen Osagaiz Osasun-Aldizkariaren ale arrunta, urteko azkena. Beti bezala, hainbat alorreko artikulu zientifikoak jaso dira bertan. Hementxe duzue aurkibidea, baita ale osoa ere pdf formatuan.

Oraingoan gaixotasun traumatikoak, sindrome meliodisplasikoa, kolon eta ondesteko minbizia tratatzeko programak, umeen gehiegizko pisurako arrisku-faktoreak, emakumezkoen gernu-inkontinentzia, anatorama programa, ikstusa, aspirina diabetikoetan, sudurreko fluxu altuko kanularen erabilera, sendagai umezurtzak eta INFAC izan dira jorratutako gaiak.

Beraz, badakizue, osasungintzan zer berri egon den jakin nahi baduzue, eman begiratu bat UEUk eta OEEk elkarlanean argitaratzen duten Osagaiz aldizkariari!

Zeuk ere ekarpenik egin nahi izanez gero, sakatu hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan