Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Gaixotasun infekziosoei buruzko hitzaldia Basurtuko Osasun Langileentzat

2019-01-17

Bilbo-Basurtu ESIk hitzaldia antolatu du interesa duen bertoko langile ororentzat, langileok euskaraz hitzaldien baitan. Otsailaren 4ra arte dago zabalik izen ematea Jakinsarean plataforman.

Gaia: Gaixotasun Infekziosoak gaur egun

Hizlaria: Josu Baraia, Gaixotasun Infekziosoetako Zerbitzuko Medikua

Noiz: Otsailaren 13an (asteazkena)

Non: BUOko Kolitza Aretoan

Iraupena: ordubete, 13:30-14:30 bitartean.

Hizlariak bere azalpenak emango ditu irudiez lagundurik, baina entzuleen interakzioari aukera emango zaio, edozein unetan, partaide aktibo izanik, bere zalantzak argitu, bere interesen arabera azalpena bideratu eta, horrela, hitzaldia berak ere eraikitzen lagundu dezan.

HELBURU ESPEZIFIKOAK:

  • Gaixotasun Infekziosoetako Zerbitzuko barne-funtzionamendua ezagutaraztea.
  • ESIko Gaixotasun Infekziosoetako Zerbitzuak gure erakundean egiten duen lanari buruz informazioa jasotzea.

·         ESIko langile euskaldunen artean elkar ezagutzeko aukera ematea.

·         Hizkuntzaren erabilera-eremuak zabaltzea, ohikoak ez diren gaiak hizpide bihurtuz.

·         Euskaldunen konfiantza handitzea laneko gaiei buruz hitz egiteko.

EDUKIAK:

a) Gaixotasun Infekziosoetako Zerbitzua: ezaugarri orokorrak

b) ESIko Gaixotasun Infekziosoetako Zerbitzuko antolakuntza, aurkezpena, kokapena…

c) ESIko Gaixotasun Infekziosoetako Zerbitzuko jarduerak

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan