Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun Biltzarra martxoaren 22-23an Gasteizen

2019-01-30

Zabalik da OEEren 29. Biltzarrean izena emateko epea. Animatuko zara, ezta?

Noiz: martxoaren 22 eta 23an

Non: Gasteizen, Europa Jauregian

Gaia: Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema

Izena emateko, sakatu hemen.

Egitarau osoa, hemen.

Aurtengo gaia Osasun Sisteman dauden punta-puntako berrikuntzei lotuta dago. Guztiz lerrokatuta dago gizarteak gero eta ozenkiago eskatzen duenarekin: osasun-sistema eraginkorra. Horretarako, azken hamarkadan oso tresna indartsu bat sortu da: osasun-jardueraren digitalizazioa, hain zuzen ere. Baina tresna hau ez dakigu, oraingoz, aprobetxatzen bere ahalmen guztiarekin.

Horren harira, biltzarrak hiru bloke izango ditu:

1. mahai-ingurua. Ezagutza sortzen: frogetan oinarritutako praktikatik, praktikak sortutako frogetara. Zer ahalegin egiten ari den informazio hori ezagutza bihurtzeko, eta ezagutza erabakien puntuetara itzultzeko: kontsultak, ospitaleak, kudeatzaileen bulegoak.

2. mahai-ingurua. Praktikaren egokitasuna. Gehien errepikatzen diren akatsak, pazienteei kaltea eragin ahal dietenak: gaindiagnosia, adibidez; interbentzioen preskripzio ez egokiak; profesional edota zentroen artean ikusten den aldakortasuna...

3. mahai-ingurua. Adituen arteko harremanak. Gaixotasunen definizioa, nola ikusten duten pazienteek–gizarteak eskaintzen diegun asistentzia...

Horrez gain, ohi bezala, tailerra egongo da, baita guztion parte-hartzea kontuan hartzeko ahozko komunikazio eta poster saioa ere .

Badirudi lehengo aldiz jorratuko dela Euskal Herrian abangoardiako gai hau biltzar batean, euskaraz, erdaraz baino lehenago, beraz... ez izan zalantzarik!

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan