Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Naru intelligence: datu masiboen azterketa, medikuen eskura

2019-02-11

Naiz-etik datorkigu albistea, eta gure aurtengo biltzarrean jorratuko dugun gaiari estuki lotuta dago. Donostiako start-up enpresa bat big data irtenbideen garapenean dihardu, eta aurten medikuei erabakiak hartzen laguntzeko produktu bat merkaturatuko dute: step delakoa, minbizia tratatzeko informazioa biltzeko balio duena.

Bi ekintzaileak telekomunikazio ingeniariak dira eta medikuntza arloan egin dute ibilbide profesionala. [...]

Sistemak hainbat osagai ditu. Batetik, gaixoak app baten bidez osatu egiten ditu medikoki balioztatutako galdetegi batzuk, bere egoerari eta tratamenduari buruzko informazio zehatza helarazteko. Sistemak aztertu egiten ditu pazientearen datu klinikoekin batera, eta adimen artifizialeko moduluan algoritmoak ezartzen dizkie, beste gaixoenekin alderatuta profilak atzemateko. Medikuak web aplikazio batean ikusiko ditu emaitzak eta horietan oinarrituta tratamendua egokitu. Alberichen hitzetan, «ebidentzia erreala sortzen du, ebidentzia klinikoaren hutsuneak bete ditzakeena. Aurreko gaixoen esperientziaren informazioa erabiltzeko erreminta bat da». Hots, ospitaleak jada duen informazioa berrerabil dezake medikuari protokoloak egokitzen lagundu eta onkologia zerbitzuen emaitzak hobetzeko.

[Jarraitzen du...]

 

Irudia: Naiz. Ekimenaren sortzaileak.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan