Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Biltzarra: Uste duzu gure osasun-sistema perfektua dela? Ala badu zer hobetua?

2019-03-18

Zer akats errepikatzen da gehien, zer motatakoek eragin diezaiekete kaltea pazienteei? Adibidez, gaindiagnosia, interbentzioen preskripzio desegokia, profesional edota zentroen artean ikusten diren aldeak…

Aurtengo Osasun Biltzarreko bigarren mahai-inguruarekin gatozkizue orain. Beste hiru aditu izango ditugu biltzarraren  bigarren gai nagusi hau jorratzeko: zer akats ikusten dugun errepikatzen direla eta nola lortu “zero kalte” delakoa.

Izena emateko

1) Egokia al da gure praktika? Zero kalte. Ekinetik ikasiz. Gaindiagnosia.

Lehenengo aditua Naiara Parraza Diez izango dugu, Osakidetza-Araba ESIkoa. Gaindiagnosiaren gaia landuko du, hau da, pertsona bati bizitza osoan sintomarik sortuko ez dion gaixotasuna diagnostikatzea, eta horren atzean zehazki zer dagoen azalduko digu.

2) Aldakortasuna praktikan

Bigarrena Ibai Tamayo Rodriguez dugu, NavarraBioMed ikerketa zentrotik. Tamayok praktikaren aldakortasunaz hitz egingo digu. Hau da, zergatik aldatzen da herrialde batetik bestera gaixotasun bererako prozedura? Benetan al daude osasun-zerbitzuak beharretan oinarrituta, ala geografiak markatzen du jasoko den arreta?

3) Medikamentuen erabilera egokia

Azkenik, Nekane Jaio Atelak hartuko du hitza, Osakidetza-Barrualde-Galdakao ESIko profesionala. Medikamentuaren erabilera egokiaz arituko da, eta preskripzio arrazionaletik erabilpen etikora nola igaro azalduko digu. Sistemaren mugen aurrean, etika balioan jarriko du, behar ez denean medikalizazioa saihestu ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan