Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Biltzarra: nola ikusten dute pazienteek –gizarteak– eskaintzen diegun asistentzia?

2019-03-20

Azkeneko mahai-inguruan pazienteen eta profesionalon arteko hartu-emana jorratuko dugu. Izan ere, gizarteak gero eta ozenago eskatzen du sistemaren hobekuntza. Horretarako, beste hiru adituk hartuko dute hitza larunbat goizean, ahozko komunikazio eta posterren tartearen ostean.

Izena emateko

 

1) Nork definitzen ditu gaixotasunak?

Jon Zuazagoitia Nubla Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik etorriko zaigu gaixotasuna  zer den eta zer ez den nola zehazten den azaltzeko, kategoria zientifiko, sozial eta politikoak diren aldetik. Zer rol dute faktore sozioekonomikoek? Definizioak mota batekoak ala bestekoak izan, zer aldatzen da? Ba al dute definizioek gizartearen medikalizazioan eraginik? Definizioak eguneratu behar al dira?

2) Denok pazienteak

Zer da paziente izatea? Gaixotasun hutsak egiten gaitu paziente, ala osasun-profesionalarekiko harremanak? Harreman hori norainoko da asimetrikoa, eta zer eragin dauka horrek zerbitzuan?

Arabako Eritzaintza Eskolako Arantza Basagoiti Azpitartek hausnarketa eragingo digu profesional eta pazienteen arteko harremanari buruz.

3) Erabakiak elkarrekin hartzen laguntzen duten baliabideak

Azkenik, mahai-ingurua borobiltzeko Izaskun Antunez Tricio izango dugu, Osakidetza-Araba ESIkoa. Pazienteak profesionalen erabaki guztiak onartu behar ditu eta isilik geratu? Komunitateak badu rolik osasun-sisteman?

Antunez Triciok Eredu paternalistatik aldentzen den osasun-sistema motaz hitz egingo digu, non pazienteen parte-hartze aktiboak zeresan erabakigarria izango duen. Partekatutako erabakiak hartzea edo TDC delakoa oinarri duen sistemaz, hain zuzen ere.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan