Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Felipe Aizpuru Barandiaran OEEren Biltzarraz

2019-03-26

Felipe Aizpuru Barandiaran osasun-ikertzailea Berrian elkarrizketatu dute aurtengo Osasun Biltzarrari buruzko balorazioa egiteko. Osasun-sistemak gero eta eraginkorragoa izateko zer bide dagoen aztertu genuen ostiral eta larunbatean. Hementxe Aizpuru OEEkideak eta Biltzarraren Batzorde Antolatzaileko kideak esandakoak: depreskripzioa, digitalizazioa...

 

OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak 29. biltzarra egin du asteburuan, Gasteizen. Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun sistema goiburupean antolatu dituzte mintzaldiak. Aurreko hainbat bilkurarekin alderatuz oraingoan jende gutxiago izan dela onartu du Felipe Aizpuru Barandiaran osasun ikertzaileak (1957, Gasteiz). «60 bat lagun. Garai onenetan, 200 ere baginen». Ez dio aldatzeko itxurarik hartzen horri: «Pentsatzen dut hori izango dela joera: gazteek ja ez dute ikusten halako gauzen beharra guk ikusten genuen eran. Ikastolara joanak dira, medikuntza ere euskaraz ikasi dute sarri...». Jardunaldi mamitsuak izan direla esan du: «Oso pozik gaude». Osasun sistemek gero eta «eraginkorrago» nola jardun aztertu dute. Osakidetzako erakunde zentralean dihardu berak, analisi aurreratuen unitatean. Jardunaldien egitaraua ontzen jardun du; hizlari ere bai.

[...]

Pazienteen artean usu kezka izaten da espezialitateen arteko koordinazio falta; zorabiatuta sentitzen dira. Hor ere aipatzen duzun gisako esperientziak aski lagungarriak izango dira, ezta?

Hori da lantzen ari garen honen guztiaren beste zutabe garrantzitsu bat. Honekin guztiarekin espero dugu erabaki partekatuak hartu ahal izateko tresnak ematea, bai medikuentzat eta bai pazienteentzat. Pazienteen eta klinikarien arteko erlazioa adituen arteko erlazio gisara ikusten dugu guk: mediku edo erizainak ez gara inor pazienteek ez badigute ezer ere esaten. Pazienteek, berriz, behar dute gure ezagutza: gure esperientzia. Alde horretatik, nik uste dut datozen urteetan gero eta gehiagotan ikusiko ditugula erabaki partekatuak. Gure biltzarrean ere hitzaldietako batek horra zer izen zuen: Pazienteen iraultza. Orain arte osasuna beti egon da profesionalen eskuetan: pazientea bazetorren guregana galdezka: «Zer egingo dut? Zer egingo zenuke zuk zure ama balitz?». Bada ez, horiek ez dira galdera zuzenak. Galdera zuzena da: «Ea, mediku. Zer gertatuko zait halako egiten badut? Eta beste halako egiten badut?». Benetako boterea norberaren nahietan dago; ni gaixoa banaiz, gai izan behar dut erabakitzeko kirurgia bat egingo dudan edo ez, baina ondo jakinda ondorioak...

[Jarraitzen du...]

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan