Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osagaiz zenbaki berria argitaratuta

2019-04-05

Osagaiz Osasun Zientzien aldizkariaren zenbaki berria argitaratu berri dugu UEUrekin elkarlanean. Biltzarrean landutako artikulu zientifikoak daude bertan bilduta, ohi bezala ale berezi bat eskaini baitiogu urteroko topaketa hauei.

Osagaiz aurrera doa, duela bi urte hasi ginenetik zortzigarren zenbakia dugu hau, ale bereziak zein arruntak kontuan izanda.

Oraingoan gaia osasun sistema eta profesionalon praktika hobetzeko bidea izan da: datu-baseetako informazio erraldoia ezagutza bihurtzea, depreskripzioa, gizartearen eta adituen arteko harremana, praktikaren aldakortasuna...

Beti bezala, eskuragarri daukagu aldizkaria formatu digitalean, kontsultatu nahi izanez gero, osorik, nahiz artikuluz artikulu.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan