Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun eskubidea guztiontzat ote?

2019-04-09

Apirilaren 7an Osasun Eskubidearen Nazioarteko Eguna izan zela aprobetxatuta, Sareko bi kidek gaixo dauden presoen egoeraz hausnartu zuten Berriako artikulu honetan, Joseba Azkarraga eta Luis Galdosek.

Legeak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzen dituzte preso hauek, baina egun, kartzelan dihardute, eta batzuek hiltzeko arrisku handia dute, gainera.

Espetxe legediak, bestetik, larriki gaixorik dauden presoen irteerak bideratzeko zenbait aukera barnebiltzen ditu, baina bide horiek blokeaturik jarraitzen dute euskal presoen kolektiboarentzat.

Hasieran esan dugun moduan, oinarrizko eskubide bat da; oinarrizkoa eta unibertsala. Hori horrela izanik, pertsona guztioi aitortu eta errespetatu beharrekoa da; kartzelan egon ala ez. Gaur egun, aldiz, osasun eskubideak eta kartzelak bateraezinak dirudite.

[Jarraitzen du...]

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...
LOAREN ASALDURAK: EZAUGARRI KLINIKO BEREIZGARRIAK ETA OINARRIZKO MANEIUA
COMGI fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak hurrengo saioa antolatu dute: Loaren asaldurak: ezaugarri kliniko bereizgarriak eta oinarrizko maneiua. Honen helburua loaren asaldura nagusiak azaltzea da eta haien identifikaziorako zein maneiur...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan