Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Komunikazioari buruzko ikastaroa erdara hutsean???

2019-04-12

Nola da posible lurralde elebidun batean emango den komunikazioari buruzko ikastaro batean elebitasunik egongo ez balitz bezala jokatzea? Errealitatea ikusezina ote?

Non eta Arrasate bezalako lurralde euskaldun batean... Osakidetzako langileek ikastaro batean parte hartzeko informazioa jaso dute. Ohi bezala, ikastaroa gazteleraz izango da, etengabeko prestakuntza gehiena bezala. Baina txarrena zera da, pazienteekin komunikatzeko gaitasunak lantzeko izango dela ikastaroa, eta ez dagoela errealitatearen aipamenik.

Gure egoera soziolinguistikoa ikusezina da mota honetako prestakuntzan. Albiste honi atxikita dagoen prestakuntzaren deialdia begiratzea besterik ez dago. Eduki horiek interesgarriak dira oso, baina ez dira errealistak.

"Aprendiendo a comunicar y a comunicarnos"? Nola ikasiko dugu errealitateari bizkar emanda?

Hutsune nabarmena dago. Horren aurrean, egoera honen berri ematea minimoa dela esango genuke. Zabaldu!!!

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan