Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak

2019-04-25

Ba al dago hizkuntzari lotutako traumarik? Zer eragin dute traumok? Nola eragiten du hizkuntza gutxitu bateko hiztun izateak? Egoera horretan dagoenari, zerk lagunduko dio?

Ainize Madariaga Muthularrek Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak izeneko liburua argitaratu berri du, eta, bere esanetan, “Norberaren hizkuntzan ezin biziak pertsonari identitatea erauzten dio, pertsona bera deseginez”. UEUko buruxkak liburutegi digitalean irakur dezakegu Madariagak eskaini duen elkarrizketa osoa. Gainera, gaia interesgarria suertatuz gero, kapitulu bat deskargatzeko aukera daukagu helbide honetan.

Honako liburu hau lekukotasun bat da. Psikoterapia egiten ari den euskaldun batena. Egun batetik bertzera etxeko hizkuntza debekatu egin zioten eskolan eta familian. Ondorioz arazo komunikatiboak dauzka. Eta ondorio horiexei behatu nahi izan diegu arretaz, izan hiztun horren terapeutaren analisiaren bidez, izan pentsalari eta adituen ikerketetara joz. Susmoa baitugu gure komunitateak bere zabalean ere pairatzen dituela nekezia berberak. Eta erremedio xerka ere abiatu gara; sendagarri ez bada ere, aringarri bederen.

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan