Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Graduondokoa: Euskara komunikazio klinikoan

2019-05-09

EHUk eta UEUk berezko titulu bat jarri dute martxan osasun-arretan hizkuntzak duen tokiaz jabetzeko eta kalitatezko arreta bermatuko duten tresnak eskuratu ahal izateko. "Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan" du izenburu. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.

Helburuak

Graduondoko honen helburua, hauxe litzateke: osasun arloko profesionalak, ebidentzian oinarrituriko gaitasunak erdietsiz, osasun-arretan hizkuntzek duten garrantziaz jabetzea euren ibilbidean jarduera egokiak bermatzeko.

Arretaren normalizazioan aurrera egiteko gaiaren inguruan sustrai sendoak ezartzeko ezagutza zabaldu eta partekatu nahi da

Nori zuzendua

  • Osasun-zerbitzuei hertsiki lotutako profesionalak: mediku, erizain, farmazialari, fisioterapeuta, psikologoak....

  • Osasun-arloan lan egiten duten beste esparru batzuetako profesionalak: zerbitzuburuak, teknikariak, administrariak... .

  • Gai honen inguruan sakondu nahi duten graduatu berriak, osasun arlokoak, zein hizkuntza edo soziologiaren arlokoak.

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan