Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Medikuntza-ikasleen graduazioa: "Euskal gizarteak euskal medikuak behar ditu"

2019-06-12

Aurtengo EHUko Medikuntza ikasleen graduazioa aldarrikapen ugarirentzako bozgorailua izan da berriro ere. Hizkuntz eskubideei dagokionak garrantzi handia izan du, beste urte batzuetan bezala.

Bideoaren lotura, hemen.

Joan den asteburutik hasita, ikasle euskaldun batek emandako hitzaldiaren bideoa zabaldu da sare sozialen bitartez, hainbat ikaslek elkarrekin prestaturiko testu batean oinarrituta zegoena.

Kritika ez da samurra. Ikasleek bizi dituzten arazoen errotiko planteamendutik abiatuta, aldatu behar diren egoera zehatzak aipatu dituzte, eta argi esan dute oraindik lan handia dagoela euskal adarreko etorkizuneko profesionalek berdintasun egoeran jasotzeko eskatu duten formakuntza, baita gizarte osoaren hizkuntz eskubideak errespetatuko direla bermatuko duen prestakuntza mota ere. Era berean, egoera aldatzen saiatu diren irakasle eta ikasle orori esker ona adierazi diete.

Aurten ere euskaraz ikasteko eta lan egiteko eskubidea aldarrikatu dute ikasleek. Mediku zerbitzu gertuko eta kalitatezko bat eskaintzeko, medikuek gaixoaren hizkuntzan aritzearen garrantzia ere nabarmendu dute. Aintzat Hartu osasungintza euskalduntzeko mugimenduak sare sozialen bidez zabaldu du ikasle talde baten ordezkariak egin duen hitzaldia. Ikasle euskaldunak EHUn bigarren mailako ikasle direla salatu du. "Hizkuntza ez da komunikatzeko tresna soil bat. Hizkuntzak gu egiten gaitu, eta horrek kultura baten barruan kokatzen gaitu. Gure hizkuntzaren kontrako edozein jazarpen gure kontrako erasoa da. Zuek zarete erantzule Euskal Herriko Unibertsitatean euskal ikasleak bigarren mailako ikasle izaterena".

[Jarraitzen du...]

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan