Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Praxi okerra egiten gabiltza

2019-07-04

Gasteizko ospitaleko mediku egoiliar Adrian Zelaiari elkarrizketa egin zioten Anboto aldizkarian. Bertan azaldu zuenez, paziente euskalduna gaztelaniaz artatzea praxi okerra egitea da, bere osasuna kaltetzea.

Aintzat elkarteko kide da Zelaia, besteak beste EHUko medikuntzako ikasle-asanbladatik eratorri den elkartekoa. Koordinazio espazio moduan deskribatu du Aintzat:

Euskaraz lan egiteko ezintasunak aipatu dituzu. Baina, zein da egoera? Zein pauso eman daiteke hori aldatzen hasteko?
Ahozko komunikazioa kasu batzuetan euskaraz izan daiteke, baina idatzizkoa eta botere guneetakoa gaztelaniaz da guztiz. Osakidetzan bezala, Osasunbidean eta iparraldeko sisteman ere, defektuz erdaraz sortzen dira programa guztiak. Langilea euskalduna izan arren, gaztelaniaz lan egingo duela egintzat jotzen da. Lanean gabiltza pazienteen txosten klinikoak, paziente euskaldunekiko komunikazioa, gure formazioa eta abar euskaraz izateko. Hori guztia koordinatu eta norabide estrategiko bat eman gura diogu.

[Jarraitzen du...]

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan