Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Aintzat taldea: Euskalgintza zaharra alboratzeko unea da

2019-08-01

Aintzat Osasungintza Euskalduntzeko mugimenduko kide Adrian Zelaiak artikulu bat sinatu berri du Berrian. Euskalgintzaren egoerari buruzko kritika interesgarria ekarri digu: euskalgintzak azken hamarkadetan egindako lanaren fruituak agortu egin direla dio, eta botere harremanetan jarri du fokua. Bere ustez, euskalgintzak egun duen botereguneekiko mendekotasunak ez dio euskarari dagokion lekua hartzen uzten. Horren aurrean, baina, baikor ageri da:  jada kalean, jendartean eta herri mugimenduetan txertatuta dagoen Euskalgintza Berriak ekarriko ditu errotiko aldaketak.

Existitzen da euskalgintza berri hori. Kalean dago, jendartean, herri mugimenduan txertatua. Administrazioarekiko dependentziarik ez duena, botereguneak helburu dituena, kolektiboaren borondatean oinarritua, eta euskalgintzak aurrera egiteko beharrezko duen talka eredua eraikitzeko prest dagoena. Euskararen aurka dauden horiek urduri jarri ezean, nekez egingo du aurrera euskalgintzak, zehazki haiek urduri jartzeak aurrerapausoak emateko aukera adierazten duelako.

Betor, beraz, plazara, euskalgintza berri hori, eta bota dezala zerri askara euskalgintza zahar herdoildua, euskararen hobe beharrez.

[Jarraitzen du...]

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan