Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Itzulbide itzultzaile automatikoa Osakidetzan

2019-09-06

Osakidetzak proiektu berria jarri du martxan: Itzulbide. EHUrekin elkarlanean, adimen artifizialean oinarritutako itzultzaile automatikoa jarri nahi dute eskuragarri osasun-profesionalentzat, euren eguneroko jardueran historia klinikoak euskaraz eta erdaraz idatzi ahal ditzaten.

Helburua 2020rako prest egotea da, baina, horretarako, lehenik langileen laguntza beharko dute, makinari "irakasteko". Horrek ahalbidetuko luke euskaraz ez dakiten profesionalek ere euskaraz idatzitakoa ulertzea eta nahiz eta beraiek erdaraz idatzi, beste norbaitek euskaraz irakurri ahal izatea.

Parte hartu nahi izanez gero, helbide hauetara bidal dezakezue mezua: Osakidetzan: itzulbide@osakidetza.eus eta EHUn: ixa.itzulbide@ehu.eus.

Informazio gehiagorako, atxikita duzue aurkezpen osoa barne duen dokumentua.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan