Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Lehen Mailako Arreta Euskaraz lantaldea

2019-09-06

Lehen Mailako Arretako mediku-talde batek lan-taldea osatu du idatzizko material erabilgarriak osatzeko. Gidaliburua sortu nahi dute eguneroko praktikatik abiatuta. Hauxe duzue zabaldutako mezua. Animatu parte hartzera!!!

Kaixo lagun,
Lehen Mailako Arretako mediku taldea gara, eta euskarazko gidaliburu bat egitekotan gabiltza. Ikusi dugu gure egunerokoan orokorrean ez dugula medikuntza euskaraz idazten (txostenak, eboluzioak...) . Eta uste dugu, Lehen Mailako Arretara bideraturik dagoen medikuntzako euskarazko testuliburua badugu, erraztu egingo zaigula praktika.

Beraz, lanean jartzea erabaki dugu. Interesa duten eta animatzen diren medikuen artean gidaliburua egingo dugu. Arlo ezberdinetako gaiak euskaraz idatziko ditugu, eta bateratu.

Interesa baduzu parte hartzera animatzen zaitugu. Hasiera batean lan handia ematen badu ere, bakoitzak gai bat euskaraz idazten badu, ez da horren nekeza izango. Eta emaitza abagune ederra izango da ahozko euskaratik idatzizkora jauzi egiteko, pixkanaka-pixkanaka.

Gustatuko litzaiguke deialdia zure inguruan zabaldu eta prest baldin bazaude gurekin kontaktuan jartzea, ondoko helbide elektronikora idatziz: lmaeuskaraz@gmail.com
(PREST NAGO jarrita nahikoa da, jarriko gara zurekin harremanetan)

Mila esker eta hurren arte,
Lehen Mailako Arreta Euskaraz lantaldea

 

Utzi zure iruzkina

2019-09-10 08:46

EUSKARAK 365 EGUN!! GU EZ GERA ESPALOITIK JAITSIKO!!Hizkuntza bat ez da galtzen dakitenek hitz egiten ez dutelako; Haren likidazioa programaturik duten bi estatu etsairen makinariak hiztunak isilarazten dituelako baizik " NAFARROA OSOA EUSKALDUNA ERAIKI!! GORA NAFARROA OSOA BATUA ETA ASKEA!!

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan