Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskaraldiaren eragina, zehatz

2019-09-25

Joan den astean argitaratu ziren iazko Euskaraldiko datu zehatzak, bai kuantitatiboak, bai kualitatiboak. Hainbat eragile eta erakunderen arteko elkarlanaren uzta izan den ikerketa honek Euskaraldiaren balorazioa eta emaitzen azterketa eskaini digu. 18.400 lagunen erantzunak hartu dira kontuan, hain zuzen hiru galdetegiak erantzun zituztenenak.

Ondorio nagusien artean, erabilerari dagokionez: %20ko igoera egon zen Euskaraldiak iraun zuen bitartean, eta handik hiru hilabetera %5,6koa. Ezezagunekin euskaraz aritzea errazagoa suertatu da familia eta lagunekin finkatuta dauden hizkuntza-ohiturak iraultzea baino, baina, hala ere, ikerketak erakusten du hainbat ohitura astindu egin direla Euskaraldiari esker.

Berrian aurki dezakegu ondorio nagusien azalpena.

Laburpen-bideoan, berriz, di-da batean ikusiko dugu ikerketaren ekarpena.

Gogoratu 2020an izango dela hurrengo Euskaraldia, eta erakundeok deituta gaude parte hartzera. Araban hasiak gara antolaketa lanak prestatzen, eta bilerara deituta gaude oeekide nahiz bestelako euskaltzaleok. Animatuko zara etortzera?

Eguna: 2019-09-30 (astelehena)
Ordua: 16:00 – 18:00
Lekua: Txagorritxu ospitaleko erradiologiako gela. (15:55 sarrera nagusian)

Gela prestatzeko, zenbat garen jakin behar dugunez, bidali mezua oee@oeegunea.eus helbidera, mesedez, etorriko zaren edo ez azalduz.

 

Bitxikeria: hurrengo edizioan harreman elektronikoak ere hartuko dira kontuan, eta kontzeptu berri bat izango dugu: ariguneak. Oraindik ariguneak zer diren ez dakizula? Sakatu hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan