Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Psikologo Euskaldunen III. Topaketa

2019-10-16

UEUk eta Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak Psikologo Euskaldunen III. Topaketak antolatu dituzte. Animatu sarea sendotzera eta psikologo euskaldunen arteko hartu-emanak elikatzera! Programazio osoa beherago topatuko duzue.

Non: Eibarren (Markeskoa Jauregian)

Noiz: azaroaren 16an

Informazio guztia, hemen.

Asko dira psikologiaren eremuan lanean diharduten profesional euskaldunak. Besteak beste, hezkuntzan, arlo klinikoan, zerbitzu sozialetan eta, ikerkuntzan zein irakaskuntzan, unibertsitatean. Hainbat erronkari egin behar izaten diete aurre profesional horiek. Besteak beste, euskaraz prestatutako dokumentu eta tresnarik ezari eta euskararekin zerikusia duten hutsune eta oztopoei. Esperientziez gainera, gabezia, hutsune eta oztopo horiek partekatu eta guztion artean horiei erantzuteko sarea osatzea izango lirateke topaketa antolatzera bultzatu gaituzten arrazoi nagusiak.

Jardunaldiaren laguntzailea: Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala.

Gainera, Bizkaiko Psikologoen Elkargokide bazarete, tarifa berezia ordaindu ahalko duzue. Animatu!!!

 

Edukiak

Azaroak 16, larunbata

9:15-9:30: Harrera eta ongi etorria.

UEU eta Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala.

9:30-10:00: Sarrera hitzaldia: Euskara eta psikologoen lana.

        Xabier Isasi Balanzategi. UPV-EHUko irakaslea. UEUko kidea.

10:00-10:20: Euskararen erabilera hezkidetzailea.

        Luixa Reizabal Arruabarrena eta Ainize Sarrionandia Peña. UPV-EHUko irakasleak. UEUko kidea.

10:20-10:40: Familia, eskola eta komunitatearen arteko baterako hezkuntza: Koedukazioa.

        Alaitz Etxaniz Aranzeta. Psikologoa eta ikertzailea.

10:40-11:00: Bigarren prisionizazioa eta euskal presoen adineko gurasoen osasun mentala.

        Eneko Sansinenea Mendez eta Iñaki Garcia Fernandez. UPV-EHUko irakasleak.

11:00-11:30: Atsedena. Kafea.

11:30-11:50: Ebaluazio tresnak euskarara egokitzea.

        Jaione Onaindia Rodriguez. Deustuko Unibertsitatea.

11:50-12:10: Familia terapia.

        Eneko Mendiluze Plaza. Familia Terapeuta.

12:10-12:30: Portaera nahasteak nerabezaroan: seme-alaben gurasoenganako abusua.

        Daniel Marañon Balbuena. Osakidetza.

12:30-14:00: Psikologo euskaldunen sarea sortzeko bilera.

14:00-16:00: Bazkaria.

16:00-16:20: Psikologo euskaldunak hezkuntza munduan.

        Jon Agirre Zaldunbide. Lauaxeta Ikastola.

16:20-16:40: Gizarte zerbitzuetako psikologoak.

        Jon Elordui Ortuondo. Lagungo.

16:40-17:00: Psikologia klinikoa euskaraz

        Maritxu Jimenez Carnicero. UEUko kidea.

17:00-17:30: Amaiera: etorkizunerako proposamenak eta erronkak.

Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan