Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun-sistemaren analisi feminista

2019-10-31

Naizetik datorkigu albistea: Katakrak argitaletxeak ‘Sorginak, emaginak eta erizainak’ liburua argitaratu berri du. 1971ko Barbara Ehrenreich eta Deirdre English-en liburu honek, orain Maria Colera Intxaustik euskarara ekarritakoak, Emakumezko sendalarien historiaren laburpena eskainiko digu, eta sorgin-ehizek sendalaritzarekin duten lotura argi eta garbi adieraziko. Silvia Federiccik beren beregi euskarazko bertsiorako idatzi digu hitzaurrea.

Medikuntzaren humanizazioa hainbesteko garrantzia hartzen ari den garaiotan, agian inoiz baino egokiagoa izango da horrelakoak irakurtzea.

Kanpoko gertaerak uste duguna baino hurbilagokoak izango al ziren?

Endredorik gabe, argi eta xehe azaltzen dute Barbara Ehrenreich eta Deirdre Englishek zer izan ziren sorgin-ehizak eta ze lotura duten sendalaritza tradizionalaren gainbeheraren eta pertsonak aintzat hartzen ez dituen osasungintzaren nagusitzearekin.

[Jarraitzen du...]

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan